21Sarearen helburua da jakintza komunitate bat eratzea enpresa kudeaketaren berrikuntza esparruan eta baita ere Euskadiko zuzendaritza karguak prestatu eta motibatzea gauza izan daitezen beren antolakundeak marko lehiakor berriaren eskakizunen arabera eraldatzeko.
21Sarean parte hartzen duten zuzendaritza karguek errazago aurre egingo diete etorkizuneko erronkei.
Bestalde, parte hartzen baduzu euskal enpresetako zuzendaritza karguez soilik osatutako sare bateko kide izango zara eta sareko kideentzat soilik programatutako jardueretan parte hartu ahal izango duzu.
21Sareak, besteak beste, jardunaldiak, topaketak, prestakuntza prozesuak eta bidaia profesionalak antolatzen ditu, enpresa berrikuntzaren arloan esperientziak, informazioa eta ideiak partekatzen dituen jakintza komunitate bat sortzeko.
Directivo21 prestakuntza prozesuan eta Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk antolatutako berrikuntza programetan (Aldatu, Berrikuntza Agenda, Gaitek eta Innotek) parte hartu duten enpresetako zuzendaritza karguentzat.
“Directiv@21: Berrikuntzarako Zuzendaritza Gaitasunak” prestakuntza prozesuren batean parte hartuta.